22 Baldin ethorri ezpaninz, eta berei minzatu ezpaninzaie, bekhaturik ez lukete; baina orain exkusarik eztuté bere bekhatuaz.
23 Niri gaitz dariztanak, ene Aitari ere gaitz daritza.
24 Baldin haién artean nehork berzek egin eztituen obrák egin ezpanitu, bekhaturik ez lukete; baina orain ikhusi dituzté, eta gaitz eritzi draukute niri eta ene Aitari.
25 Baina haur da haién Legean skribatua dagoen hitza konpli dadinzát, dioela: Hogen gabe gaitz eritzi draudate.
26 Baina nik neure Aitaganik igorriren drauzuedan Konsolazalea dathorrenean, Spiritu egiazkoa diot zein ene Aitaganik prozeditzen baita, hark testifikaturen du nizaz.
27 Baina zuek ere testifikaturen duzue, ezen hatseandanik enekin zarete.
KAP. XVI.
1 Aflikzione fidelei asignatzen. 7, 13 Spiritu sainduaren ethorteaz. 9 Bekhatuaz. 10 Justiziaz. 11 Jujemenduaz. 23 Kristen izenean eska bagaitez rezebituren. 27 Apostoluak Jainkoaren onhetsiak. 28 Kristen aszensionea. 33 Bakea Kristez munduko hersturarekin.
1 Gauza hauk erran drauzkizuet skandaliza etzaiteztenzát.
2 Egotziren zaituzte sinagogetarik, baina ethorriren da denborá non nork ere hilen baitzaituzte uste