Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/422

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zein elejitu ditudan, baina behar da konpli dadin Skripturá: Enekin ogia jaten duenak, altxatu du ene kontra bere oindogorá.

19 Oraindanik erraiten drauzuet egin dadin baino lehen, egin datenean, sinhets dezazuenzát ezen ni naizela.

20 Egiaz egiaz erraiten drauzuet, baldin nik norbeit igor badezat, nork ere hura rezebitzen baitu, ni rezebitzen nau; eta ni rezebitzen nauenak, rezebitzen du ni igorri nauena.

21 Gauza hauk erran zituenean Jesus trubla zedin spirituan, eta testifika zezan, eta erran: Egiaz egiaz erraiten drauzuet, ezen zuetarik batek tradituren nauela ni.

22 Orduan diszipuluék batak berzeaganat behatzen zutén, zeinez minzo zen dudatan izanez.

23 Eta zen Jesusen diszipuluetarik bat mahainean haren bulharrera jarria, zein maite baitzuen Jesusek.

24 Eta kheinu egin ziezón huni Simon Pierrisek, galde legión, zein zen hark erraiten zuena.

25 Bada hark Jesusen estomakera beheraturik, diotsa: Jauna, zein da?

26 Ihardets zezan Jesusek: Hura duk nik ahamen trenpatua emanen draukadana. Eta busti zuenean ahamena, eman ziezón Judas Iskariot Simonenari.

27 Eta ahamenaren ondoan sar zekión Satan. Eta diotsa Jesusek: Egiten duana egik fitetz.

28 Baina mahainean ziradenetarik batek ere etzuen aditzen zertara hura erran zeraukan.