Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/423

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


29 Ezen batzuk uste zuten, zeren mulsá baitzuen Judasek, ezen erran zeraukala Jesusek: Eros itzak bestakotzát behar ditugun gauzák; edo paubrei zerbait eman liezén.

30 Hura bada ahamena harturik, bertan ilkhi zedin, eta zen gaua.

31 Eta ilkhi zenean, erran zezan Jesusek: Orain glorifikatu da gizonaren Semea, eta Jainkoa glorifikatu da hartan.

32 Baldin Jainkoa glorifikatu bada hartan, Jainkoak ere glorifikaturen du hura bere baithan, eta bertan glorifikaturen du hura.

33 Haurtoák, oraino aphur bat zuekin naiz. Bilhaturen nauzue, baina Juduei erran drauedan bezala: Norat ni joaiten bainaiz, zuek ezin ethor zaitezkete; hala zuei ere erraiten drauzuet orain.

34 Manamendu berri bat emaiten drauzuet, batak berzeari on daritzozuen, nik zuei on eritzi drauzuedan bezala, zuek ere elkharri on daritzozuenzat.

35 Hunetan ezaguturen dute guziék ezen ene diszipulu zaretela, baldin karitate baduzue batak berzeagana.

36 Diotsa Simon Pierrisek: Jauna, norat joaiten aiz? Ihardets ziezón Jesusek: Norat ni joaiten bainaiz, ezin orain jarreiki akidit: baina jarreikiren atzait gero.

37 Diotsa Pierrisek: Jauna, zeren ezin jarreiki nakidik orain? Neure arima hiregatik ezarriren diát.