drauzkidak?
7 Ihardets zezan Jesusek eta erran ziezon: Nik egiten dudana, hik eztakik orain, baina gero ezaguturen duk.
8 Diotsa Pierrisek: Eztituk ikhuziren ene oinak sekulan. Ihardets ziezón Jesusek: Baldin ikhuz ezpahezat, eztuk ukhanen parterik enekin.
9 Diotsa Simon Pierrisek: Jauna, ez ene oinak solament, baina eskuak ere eta burua.
10 Diotsa Jesusek: Ikhuzia denak, eztik mengoarik oinak ikhuz ditzan baizen, baina duk xahu guzia; eta zuek xahu zarete, baina ez guziok.
11 Ezen bazakian zein zen hura traditzen zuena, halakotz erran zezan: Etzarete xahu guziok.
12 Bada ikhuzi zituenean haién oinak, eta bere arropak harzara hartu zituenean, berriz mahainean, jarririk erran ziezén: Badakizue zer egin drauzuedan?
13 Zuek deitzen nauzue Majistrua eta Jauna, eta ungi diozue, zeren bainaiz.
14 Baldin beraz nik ikhuzi baditut zuen oinak Jauna eta Majistrua naizelarik, zuek ere behar drauztezue elkharri oinak ikhuzi.
15 Ezen exenplu eman ukhan drauzuet, nik zuei egin drauzuedan bezala, zuek ere dagizuen.
16 Egiaz egiaz erraiten drauzuet: Zerbitzaria ezta bere nabusia baino handiago, ez eta enbaxadorea hura igorten duena bainoa handiago.
17 Baldin gauza hauk badakizkizue, dohatsu izanen zarete baldin egin baditzazue.
18 Ez naiz zuezaz guzioz minzo. Nik badakit