21 Hauk bada ethor zitezen Filipegana, zein baitzén Bethsaidako Galilean, eta othoitz egin ziezoten, zioitela: Jauna, nahi gendikek Jesus ikhusi.
22 Ethorten da Filipe eta erraiten drauka Andriui, Andriuek berriz eta Filipek erraiten draukate Jesusi.
23 Eta Jesusek ihardets ziezén, zioela: Ethorri da ordua gizonaren Semea glorifikaturen baita.
24 Egiaz egiaz erraiten drauzuet, baldin ogi bihia lurrera eroririk hil ezpadadi, hura bera dago; baina baldin hil badadi fruktu anhitz ekharten du.
25 Bere biziari on daritzanak galduren du hura, eta bere biziari gaitz daritzanak mundu hunetan, bizitze eternalekotzat begiraturen du hura.
26 Baldin ni zenbeitek zerbitzatzen banau, niri jarreiki bekit, eta non ni izanen bainaiz, han ene zerbitzaria ere izanen da, eta baldin zenbeitek ni zerbitza baneza, ohoraturen du hura ene Aitak.
27 Orain ene arima trublatua da, eta zer erranen dut? Aitá, enpara nezak oren hunetarik, baina halakotz ethorri nauk oren hunetara.
28 Aitá, glorifika ezak eure izena. Ethor zedin orduan boz bat zerutik, zioela: Eta glorifikatu diat, eta berriz glorifikaturen.
29 Eta jendetze han zenak, eta enzun zuenak, zioen igorziri bat egin zuela. Berzék zioiten: Aingerua minzatu izan zaió.
30 Ihardets zezan Jesusek eta erran: Ezta