Lazaro ere hil lezatenzát.
11 Ezen Juduetarik anhitz haren kausaz joaiten ziraden, eta sinhesten zuten Jesus baithan.
12 Biharamunean bestara ethorri izan zen jendetze handik, enzunik ezen Jesus ethorten zela Jerusalemera,
13 Har zitzaten palma adarrak, eta ilkhi zekizkion aitzinera, eta oihu egiten zuten: Hosanna! Benedikatu dela Jaunaren izenean ethorten den Israeleko regea!
14 Eta eriden zezan Jesusek asto-ume ar bat, eta jar zedin haren gainean, skribatua den bezala:
15 Ez aizela beldur Siongo alabá: huná, hire Rege ethorten dun jarririk dagoela asto-ume ar baten gainean.
16 Eta gauza hauk etzitzaten ezagut haren diszipuluék lehenetik, baina Jesus glorifikatu izan zenean, orduan orhoit zitezen ezen gauza hauk harzaz skribatuak ziradela, eta hari gauza hauk egin zerautzatela.
17 Eta testifikatzen zuen harekin zen jendetzeak, ezen Lazaro deithu zuela monumentetik, eta hura resuszitatu zuela hiletarik.
18 Halakotz atzinera ethorri ere izan zaión jendetzea, ezen enzun zuten, hark mirakulu haur egin zuela.
19 Eta Fariseuék erran zezaten bere artean: Eztakusazue ezen etzaretela deus probetxatzen? Horrá, mundua haren ondoan joan da.
20 Eta baziraden Grek batzu igaiten ohi ziradenetarik adoratzera bestán.