1 Bada Jesus sei egun bazkoren aitzinetik ethor zedin Betaniara, non baitzén Lazaro hil izan zena, zein resuszitatu baitzuen hiletarik.
2 Egin ziezoten bada hari afari bat han, eta Martak zerbitzua egiten zuen, eta Lazaro zen harekin mahainean jarririk zeudenetarik bat.
3 Orduan Mariak harturik libera bat ungentu aspik finez prezio handitakorik, unkta zitzan Jesusen oinak, eta ixuka zitzan bere adatsaz, eta etxea bethe zedin ungentuaren urrinez.
4 Orduan erran zezan haren diszipuluetarik batek, Judas Iskariot Simonen semeak, hura tradituren zuenak:
5 Zeren ungentu haur ezta saldu izan hirurehun dinerotan, eta eman paubrei?
6 Eta haur erran zezan, ez paubrez hark ansiarik zuenez, baina zeren ohoin baitzen,eta mulsá baitzuen, eta ezarten ziradenak hark ekharten baitzituen.
7 Erran zezan bada Jesusek: Utzi ezak, ene sepultura eguneko hori begiratu dik,
8 ezen paubreak bethiere ukhanen dituzue zuekin, baina ni ez nauzue bethiere ukhanen.
9 Orduan ezagut zezan Juduetarik jendetze handik, ezen han zela, eta ethor zitezen ez Jesusgatik solament, baina are Lazaro ikhus lezatenzat, zein hark hiletarik resuszitatu baitzuen.
10 Eta konsulta zezaten Sakrifikadore prinzipalék