enegatik boz haur egin izan, baina zuengatik.
31 Orain da mundu hunen jujemendua; orain mundu hunetako prinzea egotziren da kanpora.
32 Eta nik, baldin goititua banaiz lurretik, guziak tiraturen ditut neuregana
33 (eta haur erraiten zuen, aditzera emaiten zuela zer herioz hil behar zuen).
34 Ihardets ziezón jendetzeak: Guk enzun diagu Legetik, ezen Krist badagoela eternalki. Eta nola hik erraiten duk ezen behar dela goiti dadin gizonaren Semea? Nor da gizonaren Seme hori?
35 Erran ziezén orduan Jesusek: Oraino denbora guti batetakotz Argia zuekin da; ebil zaitezte Argia duzueno, ilhunbeak ardiets etzaitzatenzát, ezen ilhunbean dabilanak, eztaki norat joaiten den.
36 Argia duzueno sinhets ezazue. Argia baithan, Argiaren seme zaretenzat. Gauza hauk erran zitzan Jesusek; gero joanik gorde zedin hetarik.
37 Eta hanbat mirakulu egin bazuen ere haién aitzinean, etzuten sinhesten hura baithan.
38 Esaias profetaren hitza konpli ledinzát, zein erran ukhan baitu: Jauna, nork sinhetsi ukhan du gure hitza, eta Jaunaren besoa nori rebelatu izan zaio?
39 Halakotz ezin sinhets zezaketen, zeren berriz erran baitu Esaiasek:
40 Itsutu ukhan ditu haién begiak, eta gogortu ukhan du haién bihotza, begiz ikhus