Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/412

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


31 Orduan harekin etxean ziraden Juduak, eta hura konsolatzen zutenak, ikhusirik ezen Maria hain fitetz jaiki, eta ilkhi zela, jarreiki zekizkion hari, zioitela: Monumentera joaiten da, han nigar dagianzat.

32 Bada Mariak, ethor zedinean Jesus zen lekhura, hura ikhusirik, egotz zezan bere burua haren oinetara, ziotsala: Jauna, baldin izan bahinz hemen, etzukeán hil ene anaie.

33 Jesusek bada ikhus zezanean hura nigarrez legoela, eta harekin ethorri ziraden Juduak nigarrez leudela, spirituz mobiturik trubla zezan bere burua,

34 eta erran zezan: Non ezarri duzue? Erraiten draukate: Jauna, athor eta ikhusak.

35 Eta nigar egin zezan Jesusek.

36 Erran zezaten bada Juduék: Horra nola maite zuen.

37 Eta hetarik batzuk erran zezaten: Ezin egin zirokeen itsuaren begiak ireki dituen hunek, haur ere hil ez ladin?

38 Jesus bada berriz bere baithan mobitzen zela, ethorten da monumentera, eta lezea zen, eta harri bat haren gainera, ezarria.

39 Dio Jesusek: Altxa ezazue harria. Diotsa Martak, hil izan zenaren arrebák: Jauna, khirestu duk gaurgero, ezen laur egunetakoa duk.

40 Diotsa Jesusek: Eztraunat erran, ezen baldin sinhets badezan ikhusiren dunala Jainkoaren gloria?

41 Khen zezaten bada harria, hila ezarri izan zen lekhutik. Orduan Jesusek altxaturik goiti begiak,