erran zezan: Aitá, eskerrak emaiten drauzkiat, zeren enzun bainauk,
42 eta nik baniakián ezen bethi enzuten nauala, baina inguru dagoen jendetzeagatik erran diát, sinhets dezatenzat ezen hik igorri nauala.
43 Eta hauk erranik, boz goraz oihu egin zezan: Lazaro, athor kanpora.
44 Eta hil izan zena ilkhi zedin, eskuak eta oinak lothuraz lothuak zituela, eta haren begithartea krobitxet batez zen estalia. Dioste Jesusek: Laxa ezazue eta utzi ezazue joaitera.
45 Bada Judu Mariagana ethorri ziradenetarik, eta Jesusek egin zituen gauzák ikhusi zituztenetarik anhitzek sinhets zezaten hura baithan.
46 Baina hetarik batzu joan zitezen Fariseuetara, eta erran zietzen haei Jesusek egin zituen gauzák.
47 Orduan bil zezaten Sakrifikadore prinzipalek eta Fariseuék konseillua, eta erraiten zuten: Zer egiten dugu? Ezen gizon hunek anhitz signo egiten du.
48 Baldin hunela utzi badezagu, guziék sinhetsiren duté hori baithan, eta ethorriren dirade Romanoak, eta arrasaturen duté bai gure lekhua, bai nazionea.
49 Orduan hetarik batek, Kaifasek, zein baitzén urthe hartako Sakrifikadore subirano, erran ziezén: Zuek eztakizue deus,
50 Eta eztuzue pensatzen ezen probetxu dugula, gizon bat hil dadin populuagatik, eta nazione guzia gal eztadin.