Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/411

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


18 Zen bada Betania hurbil Jerusalemeren hamaborz stadioren ingurua,

19 eta Juduetarik anhitz ethor zitezen Martagana eta Mariagana, hek konsola litzatenzát bere anaieaz.

20 Martak bada enzun zezanean Jesus ethorten zela, aitzinera ilkhi zekión, eta Maria etxean jarririk zegoen.

21 Erran ziezón bada Martak Jesusi: Jauna, baldin izan bahinz hemen, ene anaie etzukeán hil:

22 Baina orain ere bazeakiat ezen zer ere galde eginen baitraukak Jainkoari, emanen drauala hiri.

23 Diotsa Jesusek: Resuszitaturen dun hire anaie.

24 Diotsa Martak: Bazeakiat ezen resuszitaturen dela resurrekzionean, azken egunean.

25 Erran ziezón Jesusek: Ni naun resurrekzionea eta bizitzea; ni baithan sinhesten duena, baldin hil izan badere biziko dun;

26 eta nor ere bizi baita, eta sinhesten baitu ni baithan, sekulan eztun hilen. Sinhesten dun haur?

27 Erraiten drauka: Bai, Jauna, nik diat sinhesten ezen hi aizela Krist Jainkoaren Seme mundura ethorteko zena.

28 Eta haur erranik, joan zedin, eta sekretuki dei zezan Maria bere ahizpá, zioela: Majistrua dun hemen, eta deitzen au.

29 Hura, hori enzun duenean, jaikiten da fitetz, eta ethorten da harengana.

30 Ezen oraino etzén ethorri Jesus burgura, baina zen Martak enkontratu zuen lekhuan.