Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/408

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


guziak baina handiago da, eta nehork ezin harrapa ditzake hek ene Aitaren eskutik.

30 Ni eta Aita bat gara.

31 Har zezaten bada berriz harri Juduék haren lapidatzeko.

32 Ihardets ziezén Jesusek: Anhitz obra onik erakutsi ukhan drauzuet neure Aitaganik; obra hetarik zeinagatik lapidatzen nauzue?

33 Ihardets ziezoten Juduék, zioitela: Obra onagatik ez augu lapidatzen, baina blasfemioagatik, eta zeren hik gizon aizelarik egiten baituk eure burua Jainko.

34 Ihardets ziezén Jesusek: Ezta skribatua zuen Legean: Nik erran dut, Jainko zarete?

35 Baldin hek deithu baditu Jainko, zeinetara Jainkoaren hitza egin izan baita, eta ezin hauts baitaite Skripturá;

36 Ni Aitak sanktifikatu eta mundura igorri bainau, zuek diozue ezen blasfematzen ari naizela, zeren erran dudan ezen Jainkoaren Semea naizela?

37 Baldin neure Aitaren obrák egiten ezpaditut, ez nezazuela sinhets;

38 baina baldin egiten baditut, eta baldin ni sinhetsi nahi ezpanauzue, obrák sinhets itzazue, ezagut eta sinhets dezazuen ezen Aita nitan dela eta ni hartan.

39 Berriz bada hura hartu nahiz zabiltzan, baina itzur zedin haién eskuetarik.

40 Eta joan zedin berriz Jordanaz berze aldera, lehen Joanes batheiatzen ari zen lekhura, eta egon zedin han.