berriz haren hartzeko. Manamendu haur rezebitu dut neure Aitaganik.
19 Orduan berriz disensione egin zedin Juduén artean propos haukgatik.
20 Eta erraiten zuten hetarik anhitzek: Deabrua du, eta erhotu doa; zergatik horri behatzen zaizkiote?
21 Berzék erraiten zutén: Hitz hauk eztirade deabrua duenarenak; ala deabruak itsuén begiak ireki ahal ditzake?
22 Orduan Dedikazionearen bestá egin zedin Jerusalemen, eta negua zen.
23 Eta paseatzen zen Jesus tenplean Salomonen galerian.
24 Ingura zezaten bada hura Juduék, eta erran ziezoten: Noizdrano gure arima dadukak dudatan? Baldin hi bahaiz Krist, erran iezaguk frangoki.
25 Ihardets ziezén Jesusek: Erran drauzuet, eta eztuzue sinhesten; nik neure Aitaren izenean egiten ditudan obrék nizaz testifikatzen duté.
26 Baina zuek eztuzue sinhesten, ezen etzarete ene ardietarik, nola erran baitrauzuet.
27 Ene ardiék ene boza enzuten duté, eta nik ezagutzen ditut hek, eta jarreikiten zaizkit niri.
28 Eta nik bizitze eternala emaiten drauet haei, eta eztirade galduren sekulan, eta eztitu harrapaturen hek nehork ene eskutik.
29 Ene Aita niri hek eman drauzkidana,