Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/409

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


41 Eta anhitz ethor zedin harengana, eta erraiten zuten: Joanesek eztu signorik batre egin ukhan, baina Joanesek hunezaz erran dituen gauza guziak, egiazkoak ziraden.

42 Eta anhitzek han sinhets zezaten hura baithan.


KAP. XI.


1 Lazaro eri. 11 Lo etzatea, hil izateagatik. 16 Tomas. 21, 32 Martaren eta Mariaren arrangurá Kristez. Bizitzeko resurrekzionea. 26 Krist baithango fedea. 21 Martaren aithorra. 33, 35 Krist nigarrez, 41 eta othoiztez egon. 44 Lazaro resuszitatu. 45 Juduetarik anhitzek Krist baithan sinhesten. 47 Konseillu Fariseuék Kristen kontra. 48 Romanoak. 49 Kaifasek profetizatzen. 54 Jesus Efraimera retiratzen.


1 Zen bada Lazaro deitzen zen gizon bat eri, Betaniako, Mariaren eta Marta haren ahizparen burguko

2 (eta Maria haur zen Jauna ungentuz unktatu zuena, eta haren oinak bere adatseko biloez ixukatu zituena, zeinen anaie Lazaro baitzen eri).

3 Igor zezaten bada hunen arrebék harengana, zioitela: Jauna, huná, hik maite duana, eri duk.

4 Eta hori enzunik Jesusek erran zezan, Eritasun hori ezta heriotara, baina Jainkoaren gloriatan, eritasun harzaz Jainkoaren Semea glorifika dadinzat.

5 Eta zituen maite Jesusek Marta, eta haren ahizpá, eta Lazaro.