izanen zarete.
32 Eta duzue ezaguturen Egiá, eta Egiák zuek libre eginen zaituzte.
33 Ihardets ziezoten: Abrahamen hazia gaituk, eta nehor eztiagu zerbitzatu egundano; nola diok hik gu libre izanen garela?
34 Ihardets ziezén Jesusek: Egiaz egiaz erraiten drauzuet ezen bekhatua egiten duen guzia bekhatuaren zerbitzari dela.
35 Eta zerbitzaria ezta egoiten bethierekotz etxean, semea dago bethierekotz.
36 Bada baldin Semeak zuek libre egin bazaitzate, egiazki libre izanen zarete.
37 Badakit ezen zuek Abrahamen hazia zaretela, baina ni hil nahiz zabiltzate, zeren ene hitzak ezpaitu lekhurik zuek baithan.
38 Nik erraiten dut neure Aita baithan ikhusi dudana, eta zuek egiten duzue zuen aita baithan ikhusi duzuena.
39 Ihardets zezaten eta erran ziezoten: Gure aita Abraham duk. Dioste Jesusek: Baldin Abrahamen haur bazinete, Abrahamen obrák egin zinzakeizte.
40 Orain bada ni hil nahiz zabiltzate, bainaiz Jainkoaganik enzun dudan egia erran drauzuedan gizona; hori Abrahamek eztu egin.
41 Zuek egiten dituzue zuen aitaren obrák. Eta erran ziezoten: Gu ezgaituk paillardizatarik jaio; aita bat diagu, baita Jainkoa.
42 Erran ziezén bada Jesusek: Baldin Jainkoa zuen aita baliz, maite nindukezue ni, ezen ni