zarete; norat ni joaiten bainaiz, zuek ezin zatozkete.
22 Erraiten zuten bada Juduék: Berak hilen othe du bere burua? Erraiten baitu: Norat ni joaiten bainaiz, zuek ezin zatozkete.
23 Orduan erran ziezén: zuek beheretik zarete, ni garaitik; zuek mundu hunetarik zarete, ni ez naiz mundu hunetarik.
24 Halakotz erran drauzuet ezen zuen bekhatuetan hilen zaretela. Ezen baldin sinhets ezpadezazue ni naizela hura, zuen bekhatuetan hilen zarete.
25 Erran ziezoten bada: Hi nor aiz? Orduan erran ziezén Jesusek: Hatseandanikoa, badiotsuet.
26 Anhitz gauza dut zuezaz minzatzeko eta jujatzeko, baina ni igorri nauena egiati da, eta nik harenganik enzun ditudan gauzák munduari erraiten drauzkiot.
27 Etzezaten ezagut ezen Aitaz minzo zaiela.
28 Erran ziezén bada Jesusek: Altxatu dukezuenean gizonaren Semea, orduan ezaguturen duzue ezen ni naizela hura, eta neure buruz eztudala deus egiten, baina Aitak irakatsi nauen bezala gauza hauk erraiten ditudala.
29 Ezen ni igorri nauena enekin da; ez nau utzi neuror Aitak, zeren nik haren gogarako gauzák egiten baititut bethiere.
30 Gauza hauk hark erraiten zituela, anhitzek sinhets zezaten hura baithan.
31 Orduan erraiten zerauen Jesusek hura sinhetsi ukhan zuten Juduei: Baldin zuek persebera badezazue ene hitzean, egiazki ene diszipulu