oha, eta gehiago bekhaturik eztaginala.
12 Berriz bada Jesus minza zekien, zioela: Ni naiz munduaren argia; niri darreitana ezta ilhunbean ebiliren, baina ukhanen du bizitzeko argia.
13 Erran ziezoten bada Fariseuék: Hik eure buruaz testifikatzen duk, hire testimoniajea eztuk sinhesteko.
14 Ihardets zezan Jesusek eta erran ziezén: Nik neurorzaz testifikatzenagatik sinhesteko da ene testimoniajea, ezen badakit nondik ethorri naizén, eta norat joaiten naizen, baina zuek eztakizue nondik ethorten naizen, ez norat joaiten naizén
15 Zuek haragiaren arauez jujatzen duzue; nik eztut jujatzen nehor.
16 Eta baldin juja badezat ere nik, ene jujemendua egiazko da, ezen ez naiz neuror, baina ni eta ni igorri nauen Aita.
17 Baina zuen Legean ere skribatua da, ezen bi gizonen testimoniajea sinhesteko dela.
18 Ni naiz neurorzaz testifikatzen dudana, eta testifikatzen du nizaz ni igorri nauen Aitak.
19 Erraiten zeraukaten bada: Non da hire Aita? Ihardets zezan Jesusek: Ez ni nauzue ezagutzen, ez ene Aita; baldin ni ezagutzen baninduzue, ene Aita ere ezagut zindezakete.
20 Hitz hauk erran zitzan Jesusek thesaurerian, irakasten ari zela tenplean: eta nehor etzakión lot, zeren oraino ezpaitzén ethorri haren orena.
21 Erran ziezén bada berriz Jesusek: Ni banoa eta bilhaturen nauzue, eta zuen bekhatuan hilen