Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/395

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


1 Baina Jesus joan zedin Olibatzetako mendirát.

2 Eta argiaren begian berriz ethor zedin tenplera, eta populu guzia ethor zedin harengana, eta jarririk zegoela irakasten zituen hek.

3 Orduan duté ekharten harengana Skribék eta Fariseuék emazte adulterioan hatzaman bat. Eta hura artean ezarririk,

4 diotsate: Majistruá, emazte haur hatzaman izan duk adulterioko egitate berean.

5 Eta Legean Moisesek manatu diraukuk hunelakoak lapida ditezen. Hik bada zer diok?

6 Eta haur erraiten zuten hura tentatzen zutela, hura zerzaz akusa lutenzát. Baina Jesusek beheiti gurthurik erhiaz skribatzen zuen lurrean.

7 Eta haren interrogatzez perseberatzen zutela, xuxendurik erran ziezén: Zuetarik bekhatu gabe denak, lehenik horren kontra harria aurdigi beza.

8 Eta berriz gurthurik skribatzen zuen lurrean.

9 Bada hori enzun zutenean, konszienziak akusatzen zituela, bata berzearen ondoan ilkhiten ziraden zaharrenetarik hasirik azkenetarano; eta Jesus bera geldi zedin, eta artean zegoen emaztea.

10 Eta xuxendu zenean Jesusek nehor etzakusanean emaztea baizen, erran ziezón hari: Emazteá, non dirade hire akusazaleak? Nehork ez au kondemnatu?

11 Eta hark erran zezan: Ez, nehork, Jauna. Eta erran ziezón Jesusek: Ez aut nik ere kondemnatzen;