Jainkoaganik partitu eta ethorri naiz, eta ez naiz neure buruz ethorri, baina hark igorri nau.
43 Zergatik ene lengoajea eztuzue aditzen? Zeren ezin enzun baitirokezue ene hitza?
44 Zuek, aita deabruaganik zarete, eta zuen aitaren desirak egin nahi dituzue; hura gizerhaile zen hatseandanik, eta egián eztu perseberatu, ezen egiarik ezta hartan. Noiz ere erraiten baitu gezurra, bere propritik minzo da, ezen gezurti da eta gezurraren aita.
45 Eta zeren nik egia erraiten baitut, ez nauzue sinhesten.
46 Nork zuetarik reprehenditzen nau ni bekhatuz? Eta baldin egiá erraiten badut, zeren zuek ez nauzue sinhesten?
47 Jainkoaganik denak, Jainkoaren hitzak enzuten ditu; halakotz zuek eztituzue enzuten, zeren ezpaitzarete Jainkoaganik.
40 Ihardets zezaten orduan Juduék eta erran ziezoten: Eztugu ungi erraiten guk, ezen Samaritano aizela hi, eta deabrua duala?
49 Ihardets zezan Jesusek: Eztut nik deabrua, baina dut ohoratzen neure Aita, eta zuek desohoratzen nauzue ni.
50 Eta nik eztut neure gloriá bilhatzen: bada bilhatzen duenik, eta jujatzen duenik.
51 Egiaz egiaz erraiten drauzuet: baldin nehork ene hitza begira badeza, herioa eztu ikhusiren sekulan.
52 Orduan erran ziezoten Juduék: Orain ezagutu diagu ezen deabrua duala; Abraham hil izan duk, eta