harzaz, Juduén beldurrez.
14 Eta bestá ja erdi iragan zenean, igan zedin Jesus tenplera, eta irakasten ari zen.
15 Eta miraz zeuden Juduak, zioitela: Nolatan hunek letrák dakizki, ikhasi gabe?
16 Ihardets ziezén Jesusek, eta erran zezan: Ene doktriná ezta enea, baina ni igorri nauenarena.
17 Baldin nehork nahi badu haren borondatea egin, ezaguturen du doktrináz, eia Jainkoaganik denez, ala ni neure buruz minzo naizenez.
18 Bere buruz minzo dena, bere gloriaren bilha dabila; baina bera igorri duenaren gloriaren bilha dabilana, da egiati, eta injustiziarik hura baithan ezta.
19 Eztrauzue Moisesek eman Legea? Eta ezpaitu zuetarik batek ere obratan ezarten Legea? Zergatik zabiltzate ni hil nahiz?
20 Ihardets zezan populuak eta erran: Deabrua duk hik; nor dabila hi hil nahiz?
21 Ihardets zezan Jesusek eta erran ziezén: Obra bat egin dut, eta guziak miraz zaudete.
22 Baina halere Moisesek eman drauzue Zirkonzisionea (ez Moisesganik denez, baina Aitetarik), eta Sabathoan zirkonziditzen duzue gizona.
23 Baldin Zirkonzisionea rezebitzen badu gizonak Sabathoan, Moisesen Legea hauts eztadinzát, aserre zarete ene kontra zeren gizon bat osoki sendatu dudan Sabathoan?
24 Eztezazuela juja aparenziaren araura, baina jujemendu bidezko batez juja ezazue.