25 Erraiten zutén bada Jerusalemetar batzuk: Ezta haur hiltzeko bilhatzen dutena?
26 Eta huna, frangoki minzo da, eta eztraukate deus egiten; ala egiazki ezagutu othe lukeite Gobernadorék, ezen haur dela egiazki Krist?
27 Baina haur badakigu nondik den; baina Krist dathorrenean, nehork eztu jakinen nondik daten.
28 Oihuz zegoen bada Jesus tenplean, irakasten zuela eta erraiten: Eta ni nauzue ezagutzen, eta nondik naizén badakizue, eta neure buruz ez naiz ethorri, baina da egiati ni igorri nauena, zein ezpaituzue zuek ezagutzen.
29 Baina nik ezagutzen dut hura, zeren harenganik bainaiz, eta hark igorri bainau.
30 Orduan hura hatzaman nahiz zabiltzan, baina nehork etzitzan eskuak ezar haren gainean, ezen etzén oraino ethorri haren orena.
31 Eta jendetzekoatarik anhitzek sinhets zezaten hura baithan, eta erraiten zutén: Kristek dathorrenean gehiago mirakulu eginen othe du, hunek egiten dituenak baino?
32 Enzun zezaten Fariseuék jendetzea hauén gainean harzaz murmuratzen, eta igor zitzaten Fariseuék eta Sakrifikadore prinzipalék ofizierak hura hatzaman lezatenzét.
33 Erran ziezén bada Jesusek: Oraino denbora guti batetakotz zuekin naiz, gero banoa igorri nauenaganát.
34 Bilhaturen nauzue eta ez eridenen; eta non