Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/390

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


tabernaklén deitzen zena.

3 Erran ziezoten bada bere anaiék: Parti adi hemendik eta habil Judearát, hire diszipuluek ere ikhus ditzatenzát hire obra egiten dituanak.

4 Ezen nehork eztik deus sekretuan egiten, estimazionetan izan nahiz dabilanek, baldin gauza hauk egiten badituk, manifesta iezok eure burua munduari.

5 Ezen are haren anaiek ere etzuten sinhesten hura baithan.

6 Dioste bada Jesusek: Ene denborá ezta oraino ethorri, baina zuen denborá bethi da prest.

7 Ezin munduak gaitzets zaitzakezte zuek, baina niri gaitz darizt, zeren nik testifikatzen baitut harzaz, ezen haren obrák gaixto diradela.

8 Zuek igan zaitezte besta hunetara; ni ez naiz oraino igaiten besta hunetara, zeren ene denbora ezpaita oraino bethe.

9 Eta gauza hauk erran zerauztenean egon zedin Galilean.

10 Eta igan ziradenean haren anaieak, orduan hura ere igan zedin bestara, ez agerriz, baina ixilik bezala.

11 Juduék bada bilhatzen zuten hura bestán, eta erraiten zuten: Non da hura?

12 Eta murmurazione handia zen populuaren artean harzaz, ezen batzuk erraiten zuten: Gizon ona da; eta berzék erraiten zutén: Ezta, baina seduzitzen du populua.

13 Badarik ere nehor frangoki etzén minzo