ezen nehor ezin dathorrela enegana, baldin ene Aitaz eman ezpazaio.
66 Orduandanik haren diszipuluetarik anhitz gibelerat zitezen, eta gehiagorik etzabiltzan harekin.
67 Erran ziezén bada Jesusek hamabiei: Ala zuek ere joan nahi zarete?
68 Ihardets ziezón bada Simon Pierrisek: Jauna, norengana joanen gara? Bizitze eternalezko hitzak dituk hik,
69 eta guk sinhetsi eta ezagutu diagu ezen hi aizela Krist Jainko biziaren Semea.
70 Ihardets ziezén Jesusek: Etzaituztet nik hamabi elejitu, eta zuetarik bat deabru baita?
71 Eta haur erraiten zuen Judas Iskariot Simonen semeaz, ezen haur zen hura traditu behar zuena, hamabietarik bat bazen ere.
KAP. VII.
2 Tabernaklen bestá. 5 Kristen ahaideak. 7 Zergatik hari Munduak gaitz eritzi. 12 Harzaz jendék zer opinione. 14 Krist irakasten ari. 16 Haren doktriná. 24 Justoki jujatzeko. 30 Kristen orena. 31 Anhitzek hura baithan sinhesten. 32 Haren hartzera igorri ofizierak. 39 Spiritu saindua. 40 Kristez iharduki. 47 Fariseuén arroganzia. 51 Nikodemoren resposta.
1 Eta gero bazabilan Jesus Galilean, ezen etzén Judean ebili nahi, zeren Juduak baitzabiltzan hura hil nahiz.
2 Eta hurbil zen Juduén bestá