54 Jaten duenak ene haragia, eta edaten ene odola, badu bizitze eternala, eta nik dut resuszitaturen hura azken egunean.
55 Ezen ene haragia egiazki da bianda, eta ene odola egiazki da edari.
56 Ene haragia jaten duena, eta ene odola edaten, nitan egoiten da, eta ni hartan.
57 Nola ni igorri bainau Aita bizi denak, eta ni bizi bainaiz neure Aitaz, hala ni janen nauena ere, biziko da hura ere nizaz.
58 Haur da ogi zerutik jautsi izan dena; ez zuen aiték maná jan duten bezala, eta hil izan dirade: ogi haur janen duena biziko da eternalki.
59 Gauza hauk erran zitzan sinagogán irakasten ari zela Kapernaumen.
60 Haren diszipuluetarik bada anhitzek gauza hauk enzunik erran zezaten: Gogor da hitz haur: nork enzun ahal dezake?
61 Zakialarik bada Jesusek bere baithan ezen haren diszipuluék hunezaz murmuratzen zutela, erran ziezén: Hunek skandalizatzen zaituzte?
62 Zer date bada baldin ikhus badezazue gizonaren Semea igaiten lehen zen lekhura?
63 Spiritua da bibifikatzen duena, haragiak eztu deus probetxatzen; nik erraiten drauzkizuedan hitzak spiritu dirade eta bizitze.
64 Baina badirade batzu zuetarik sinhesten eztutenik. Ezen bazakian hatseandanik Jesusek zein ziraden sinhesten etzutenak, eta zein zen hura tradituren zuena.
65 Eta erraiten zuen: Halakotz erran drauzuet