Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/39

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


inzitatzen duelarik) justifikatzen eta sanktifikatzen gara; erran nahi da, ezen Jainkoak, Jesus Krist gure Jaunaren Aitak (zein gure Aita ere baita, Jesus Kristez egin izan zaikun adopzionearen kausaz) bere grazia puragatik eta ontasunagatik justo eta saindu gadutzala Jesus Krist bere Seme gure Jaunaren merezituaren eta satisfakzionearen berthutez, gure bekhatuez estimazionerik ez konturik batre egiten eztuelarik, eta haien kausaz eta respektuz herio eta pena eternalera kondemnatzen ez gaituelarik. Gehiago, ethorri izan da mundu hunetara Jesus Krist, harzaz eta hartan hure bekhatuetarik purgaturik eta sanktifikaturik, ungi egiteko exenplu hura baithan har genezanzat, haren borondateari jarreikiz, obra onik eginez, haragiaren obra eta egitate guziez renunziatuz, eta gogo eta borondate prest eta deliberatu batez Jauna, berak manu bezala, zerbitzatuz, gure bizi guzian justoki eta sainduki gure izatea iraganez. Gu jaio gabe Jainkoak guzaz eginen ziradela preparatu eta ordenatu zituen obra onez bethi erakusten dugularik ezen fedezko grazia eta dohain hunetara deithuak garela. Eta obra on hauk egiten eztituenak, erakusten duke klaroki, ezen eztukeela hark Jesus Kristek gutarik batbederaganik galdegiten duen fedea. Salbadore hunegana bada joan eta retiratu behar gara, huni bihotz on eta libre batez jarreiki behar gaitzaitza, irakats gaitzanzat. Ezen hura da gure Majistrua eta jabea emerik eta gogaberarik, baieta gure exenplua eta patroina, harenganik ungi bizitzeko manerá ikhasi behar dugu. Eta berzalde, hura da gure arimén Ipizpikua eta Pastora, hura da berak bere borondate propriz guregatik bere odola isuri duen Sakrifikadore handia, Jainkoaren eta gure arteko Arartekoa eta bake ezarlea, Jainko Aitaren eskuinean jarria dena, gure Adbokat eta Ararteko guregatik interzeditzen eta othoitz egiten duena. Eta gauza segura eta gerthua da, berak seguratu eta irakatsi gaituen bezala, ezen hark bere Aitaganik inpetraturen duela, zer ere hari berari edo haren izenean