eta bere miserikordiaz salba genzanzat.
Bada Testamentu berrian klaroki erakusten zaiku, nola Jesus Krist egiazko Bildotsa, eta gizonén bekhatuak edekiten dituen egiazko oblazionea, ethorri izan den bere Aitaren eta gure artean bakearen egitera, eta harekin graziatan eta amoriotan gure ezartera; gure bekhatuak bere odolaz ikhuzirik eta garbiturik, eta gu deabruaren suiekzionetik delibraturik eta idokirik adopta eta Jainkoaren haur egin genzanzat, eta bere Aitaren Resuma zabaleko eta konplituko herederokide berekin egin genzanzat.
Eta Jainkoak egin drauzkigun on handi eta exzelent hauk ezagut ditzagunzat, emaiten drauku bere Spiritu Saindua, zeinek sinhets eraziten baitrauku Jainko Aita baithan, eta hark igorri duen Rege eta Mesiasa baithan. Ezen segur, Spiritu Sainduaren operazionea gabe (zeinek instruitzen eta sinhesten dugun gauza guziaz zertifikatzen eta seguratzen baikaitu), ezin sinhests genezake nola Mesiasa igorri ukhan duen Jainkoak mundu hunetara, ez eta nola Mesias hura Jesus den. Ezen S. Paulek erraiten duen bezala, Nehork ezin egiazki konfesa dezake, Jesus Jainko eta Jaun dela eta hark salbatzeko botherea duela, baldin Spiritu Sainduaren moienez eta inspirazionez ezpada. Spiritu hunek berak testifikatzen eta sinhests eraziten drauka gure spirituari, ezen Jainkoaren haur garela, eta erausten eta zabaltzen du gure gainera S. Paulek Korintianoetaratko epistolán skribatzen duen karitate eta amorio handia. Fedeaz eta karitateaz berzalde, Spiritu hunek berak emaiten drauku speranza ukhaiteko berthutea, baita seguranzarekin bizitze eternalaren eta sekulakoaren begira egoite bat, eta bizitze hartako seguranzá emaiten drauku, prestuzko beharkian bahi on batek seguranza emaiten duen anzora. Eta anhitz berze dohain eta grazia spiritual ere emaiten drauku S. Paulek Galazianoetaratko epistolán erraiten duen bezala. Bada fedearen fruktua eta irabazia ezta guti estimatzeko, ez berthute xipitako, ezen Jesus Krist Jauna baithara dugun fedeaz (zein karitatezko obrez erakusten baita, hartara nehor
Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/38
Orri hau berrikusi gabe dago
