eta hark delibraturen eta idokiren lituela bekhatutarik eta deabruaren tiraniatik eta suiekzionetik, fede biziz eta obratzen luen sinhestez promes hek sinhetsiren lituzten guziak, hura baithan berean ezarten lutelarik bere konfidanza eta speranza guzia, eta prometatu izan zaien bezala delibraturen eta libertatetan ezarriren ere baliradela.
Gehiago liburu hek aditzera emaiten draukute eta irakasten gaituzte nola lehenagoko Aita Israeliták, prometatu izan zaien delibranzaren begira zeuden bizkitartean (zeren gizona baita hanbat natura fierretako eta korrunpitutako, non ezpaitu bere burua hain bekhatore ezagutu nahi non Redenptore prometatuaren behar den), Jainko Jaunak eman ukhan zuen bere Legea Moisesez, bi harrizko taulatan skribatua, harzaz gizonék ezagut lezatenzat zer den bekhatua eta gizonaren bihotzeko eta gogoko maliziá eta gaixtatasuna, halatan afekzionatukiago eta ondikozago Jesus Kristen ethortea desira lezatenzat, hark bekhatuaren menetik delibra eta redemi litzanzat, Legeak ez Legeko sakrifizioek ezin zitzakeiztenaz geroz, ezen hek deus etzuten zerbitzatzen Jesus Kristek bekhatuaren abolitzeko eta iraungiteko bere gorputz propriaz egin behar zuen egiazko oblazionearen representatzeko baizen.
Testamentu berriko liburuéz den bezenbatean, hek aditzera eta ezagutzera emaiten draukute, nola Jesus Krist Rege eta Mesias handi prometatu izan zena (zein baita Jainko egiazko gauza guziaren gainetik laudatzekoa), Testamentu zaharreko liburuetan figuratua eta representatua, nola azkenekotz haren Aitak bere baithan ordenatu eta arrastatu zuen denborán mundu hunetara igorri ukhan duen, baitzén inikitate eta gaixtakeria guziak regnatzen zuen denborá. Bada Jesus Salbadorea igorri izan da, eta haragi humano harturik, eta herio eta pasione iraganik resuszitatu izan da. Ez nehork egin ahal litukeen obra onén kausaz (ezen guziak ziraden bekhatore), baina bere erranetan eta eginetan bethiere egiati den Jainkoak bere grazia prometatu zuenaren abrastasun handiak eman lietzagunzat,
Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/37
Orri hau berrikusi gabe dago
