Testamentu zaharrak eta berriak irakasten draukuten guziaren somarioa.
Testamentu zaharreko liburuek irakasten gaituzte ezen Adamek, Noek, Abrahamek, Isaakek, Jakobek, Dabidek eta berze gure Aiték adoratu ukhan duten Jainkoa, dela egiazko Jainko bat bera, bothere guzitako eta eternal. Bere ontasun handiagatik zerua eta lurra eta hetan diraden gauza guziak bere Hitzaz kreatu dituena, zeinaganik gauza guziak heldu baitirade, eta hura gabe deusek izaterik eztu. Zeinek egiten baitu justizia eta miserikordia, bai eta goitiko gauza guziak gauza guzietan eta lekhu guzietan, berak plazer duen bezala. Eta ezta nehor hain ausartik izateko, non hari derron, zergatik egiten duena, hunela edo hala egiten duen. Gehiago, liburu hek deklaratzen draukute, nola Jainko guzizko gorák eta bothere guzitakoak, berze gauzák kreatu zituen ondoan, kreatu ukhan zuen Adam lehen gizona, bere irudi eta imajina spiritualera, hura egiten zuelarik gauza guzién jabe lurrean. Baina deabruaren inbidiaz eta enganioz desobedienziatan eror zedin Adam bere Kreazalearen manamenduaren iragaitez eta haustez. Eta bere bekhatuaz halako khotsua eta pozoina mundura eman ukhan du, non haren arrazatik heldu garen guziok gure naturaz Jainkoaren hiraren eta punizionearen digne baikara: herioaren eta damnazionearen suiet, eta deabruaren tiraniaren eta botherearen meneko egin izanik. Halaber, liburu noble eta exzelent hetarik ezagutzen dugu, nola Jainkoak lehenago prometatu ukhan zerauen Adami, Abrahami, Isaaki, Jakobi, Dabidi, eta anhitz berze lehenagokori, ezen igorriren luela dohain onezko hazia, Jesus Krist bere Seme gure Salbadorea;