transformatzen garela, eta haren justotasunean partizipant egin izanik, haren irudi gloriazkoa gutan inprimitzen dela, eta Jesus Kristen moienez haren haur eta heredero eginik zeruetako resumá konplituki posedituren dugula seguratzen garenaren gainean? Bada egundanoz geroztik Jainkoa bethi ezagutzera eman izan da eta kontenplatzera: baina guzietako klarokiena Jesus Kristen begithartean. Harren, ezta sori Jainkoak eman draukun moien hunetarik den gutiena ere aldara ez erauz gaitezen. Baina da guziz nezesario gure adimendua bere ahal guziaz Skripturan arrasta eta funda dadin, ikhas dezagunzat Jesus Krist Jaunaren, gure remedio bakhoitzaren ezagutzen, harzaz Jainko Aita perfekzione guzia bera baithan duenagana gida gaitezenzat ezen hura da bidea, egia eta bizitzea, nehor ezta haren moienez baizen Aitagana joaiten. Bada berriz erraitera, huna non konsistitzen den sekula hunetan gizonék konprehendi ahal dezaketen eta ikhasi behar duten sapienziá, zeini ez Aingeruk ez gizonek, ez hilek ez bizik ezpaitrauka deus eratxekiteko ez edekiteko. Haur da bada xedea, non gure adimendua arrastatu eta pausatu behar baitugu, deus hunekin guretik nahastekatu gabe, ez eta huni eratxeki lekidion doktrinarik batre rezebitu gabe. Ezen gure salbamenduko beharkian, hunetan irakasten zaikunaz berzalde silaba baten ere irakastera jarten lizatena, behar da maradikatutan eduki Jainkoaren eta haren Elizaren aitzinean.
Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/35
Orri hau berrikusi gabe dago
