Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/40

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


haren Aitari eska bagakitza, baldin eskez gaudenean sinhesten badugu, hala eginen draukula, ezen hala promes drauku eta bere hitzaren jabe da. Bada bekhatutan eror bagaitez, eztagigula dudarik egiazko dolurekin (zeinetara bere predikazionen hatseandanik Jesus Kristek gomitatzen eta exhortatzen baikaitu), eta egiazko federekin trono realera joaitera, non hura baita jarria, ez rigorez usat dezanzat, baina eskaturen diradenei grazia dagienzat. Eta halatan miserikordia eginen drauku, ezen hura ethorri izan da mundura, bere graziaz bekhatoreak salba ditzanzat. Jesus Krist haur bera da bere Aitaz determinatu eta ordenatu izan zaion denborán, ethorriren ere dena, eta bere tronoan maiestate handirekin jarririk, gizon guziak jujaturen dituena, eta batbederari ungia bada gaizkia bada, egin dukeenaren araura rendaturen draukana. Eta bere eskuinekoei, bizitze eternalaren begira egon diratenei, erranen draue: “Zatozte, bizitze eternalaren ukhaiteko ene Aitaz elejitu izan zaretenák; har ezazue posesione munduaren kreazionetik preparatu eta asignatu izan zaizuen resumán”. Eta berzaldera, haren ezkerrean diratenei, erranen draue: “Parti zaitezte eneganik, kreatura maradikatuák eta reprobatuák, eta zoazte deabruari eta haren aingeruei prest eta paratua dauen su eternalera”. Eta orduan date munduaren fina, Jesus Kristek bere etsai guzién gainean biktoria ukhanik, Jainko bere Aitari, orain harenganik dadukan resumá rendatu eta eman draukeonean. Eta erran diraden gauza hauk ezagut ditzagunzat, Jainkoaren borondate ona izan da, haren Spiritu sainduaz eman lekizkigun Bibleko liburuak skribuz, eta hetango doktrinaren predikazionea lizén, eta doktrinarekin Sakramenduak, doktrina hartango egiá zigilatua bezala lizenzat. Bada hauk guziak egin izan dirade ezagut eta sinhets dezagunzat ezen eztela Jainko egiazko bat eta prometatu bezala hark igorri duen Jesus Krist bat baizen, eta sinhestez bizitze eternala Jesus Krist hunez dugunzat. Hunez berze fundamentik ezin nehork ezar dezake