Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/385

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


baitzutén, graziak rendaturik Jaunak;

24 ikhus zezanean bada jendetzeak ezen Jesus etzela han, ez haren diszipuluak, sar zitezen hek ere unzietara, eta ethor zitezen Kapernaumera, Jesus bilhatzen zutela.

25 Eta hura eridenik itsasoaren berze aldean, erran ziezoten: Majistruá, noiz huna ethorri aiz?

26 Ihardets ziezén Jesusek, eta erran zezan: Egiaz egiaz erraiten drauzuet, ene bilha zabiltzate, ez zeren mirakuluak ikhusi dituzuen, baina zeren jan baituzue ogietarik, eta resasiatu izan baitzarete.

27 Trabailla zaitezte ez bianda galtzen denagatik, baina bizitze eternalekotzat irauten duenagatik, zein gizonaren Semeak emanen baitrauzue; ezen Seme haur Jainko Aitak zigilatu ukhan du.

28 Erran ziezoten bada: Zer eginen dugu egin ditzagunzat Jainkoaren obrák?

29 Ihardets zezan Jesusek, eta erran ziezén: Haur da Jainkoaren obrá, sinhets dezazuen hark igorri duena baithan.

30 Orduan erran ziezoten: Zer signo bada hik egiten duk, dakusagunzát eta hi sinhets ezagun? Zer obra egiten duk?

31 Gure aiték jan ukhan dié maná desertuan: skribatua den bezala, Zerutiko ogia eman draue jatera.

32 Erran ziezén bada Jesusek: Egiaz egiaz erraiten drauzuet, eztrauzue Moisesek eman zerutiko ogia, baina ene Aitak emaiten drauzue