Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/386

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zerutiko ogi egiazkoa,

33 ezen Jainkoaren ogia da zerutik jautsi dena, eta munduari bizitze draukana.

34 Erran ziezoten bada: Jauna, eman iezaguk bethiere ogi hori.

35 Eta erran ziezén Jesusek: Ni naiz bizitzeko ogia: enegana ethorten dena, ezta goseturen, eta ni baithan sinhesten duena, ezta egarrituren jagoitik.

36 Baina erran drauzuet, ezen ikhusi ere banuzuela, eta eztuzue sinhesten,

37 Aitak emaiten drautan guzia enegana ethorriren da, eta enegana ethorten dena eztut kanpora iraitziren.

38 Ezen zerutik jautsi izan naiz egin dezadenzát ez neure borondatea, baina ni igorri naueuaren borondatea.

39 Eta haur da ni igorri nauenaren borondatea, Aitarena: zer ere eman baitraut, eztezadan gal hartarik, baina resuszita dezadan hura azken egunean.

40 Halaber haur da ni igorri nauenaren borondatea: Semea ikhusten eta hura baithan sinhesten duen guziak, duen bizitze eternala, eta nik resuszitaturen dut hura azken egunean.

41 Murmuratzen zutén bada Juduék harzaz, zeren erran baitzuen: Ni naiz zerutik jautsi naizen ogia.

42 Eta erraiten zutén: Ezta haur Jesus, Josefen semea, zeinen aita eta ama guk ezagutzen baititugu? Nola dio bada hunek: Zerutik jautsi naiz?