14 Jende hek bada ikhusi zutenean Jesusek egin zuen mirakulua, erraiten zutén: Haur da egiazki mundura ethorteko zen Profeta hura.
15 Jesusek bada ezaguturik ezen haren harrapatzera ethorteko ziradela hura rege egin lezatenzát, retira zedin berriz mendira berbera.
16 Eta arratsa ethor zedinean, jauts zitezen haren diszipuluak itsasora.
17 Eta sarthurik unzira, joaiten ziraden itsasoaz berze aldera Kapernaum alderát, eta ja ilhuna zen, eta etzén Jesus hetara ethorri.
18 Eta itsasoa, haize handik erauntsiz altxatzen zen.
19 Bada hogei eta borz, edo hogei eta hamar stade bezala abiroina tiratu ondoan, ikhusten dute Jesus itsas gainez dabilala, eta unziari hurbiltzen zaiola, eta izi zitezen.
20 Eta hark erran ziezén: Ni naiz, etzaretela beldur.
21 Nahi ukhan zutén bada hura unzira rezebitu, eta bertan unzia arriba zedin joaiten ziraden lekhura.
22 Biharamunean itsasoaren berze aldetik gelditurik zegoen jendetzeak ikhusi duenean ezen berze unzitxorik etzela han, bat baizen, zeinetara haren diszipuluak sarthu izan baitziraden, eta etzela sarthu bere diszipuluekin Jesus unzitxora, baina haren diszipuluak berak joan izan ziradela,
23 eta Tiberiadetik berze unzitxorik ethorri zela lekhu haren aldera non ogia jan ukhan