3 Orduan igan zedin mendi batetara Jesus, eta han jar zedin bere diszipuluekin.
4 Eta hurbil zen Bazko, Juduen bestá.
5 Bada begiak altxatu zituenean Jesusek eta ikhusi zuenean ezen jendetze handia ethorten zela harengana, diotsa Filiperi: Nondik erosiren dugu ogi, hauk jan dezatenzat?
6 (Baina haur erraiten zuen haren enseiatzeagatik, ezen berak bazakian, zer egiteko zuen.)
7 Ihardets ziezón Filipek: Berrehun dineroren ogiaz ez likeie asko, den gutiena batbederak har lezan.
8 Diotsa bere diszipuluetarik batek, Andriu Simon Pierrisen anaieak:
9 Baduk hemen muthilko bat, dituenik borz ogi garagarrezkorik, eta bi arrain, baina hauk zer dirade hanbaten arteko?
10 Eta erran zezan Jesusek: Jar erazi ezazue jendea. Eta zen belhar handi lekhu hartan. Jar zitezen bada borz milla gizonen kontuaren ingurua.
11 Eta har zitzan Jesusek ogiak, eta graziak rendaturik parti zietzén diszipuluei, eta diszipuluék jarririk zeudenei; halaber arrainetarik ere nahi zuten bezenbat.
12 Eta resasiatu izan ziradenean erran ziezén bere diszipuluei: Bil itzazue soberatu diraden zathiak, deus gal eztadin.
13 Bil zitzaten bada, eta bethe zitzaten hamabi saski zathiz, borz ogi garagarrezkoetarik, jan zutenei soberaturik.