eta Jainkoaganik beraganik heldu den gloriá ezpaituzue bilhatzen?
45 Eztuzuela uste ezen nik akusaturen zaituztedala zuek Aita baithan, bada nork akusa zaitzaten, Moises, zeinetan zuek speranza baituzue.
46 Ezen baldin Moises sinhesten bazindute, sinhets nindirokezue ni: ezen nizaz hark skribatu ukhan du.
47 Baina baldin haren skribatuak sinhesten ezpadituzue, nolatan ene hitzak sinhetsiren dituzue?
KAP. VI.
2, 14 Borz ogiezko mirakulua. 15 Kristek rege izatera refusatzen. 19 Itsas gainez Krist ebili. 28, 29 Jainkoaren obrá. 30 Populua signo eskez euki. 31 Mana. 33, 48 Krist ogi bizitzekoa. 37, 65 Harengana joaitea. 38 Zertara Krist jautsi. 40, 47 Hura baithango sinhestea, bizitze eternal eta resurrekzione. 41 Juduak Kristez skandalizatzen. 44 Krist baithan sinhestea. 51 Haren haragiaren jatea eta odolaren edatea. 60 Diszipuluak skandalizatu. 66 Batzu Kristganik retiratu. 68 Apostoluén konfesionea. 70 Judas deabru.
1 Gero joan zedin Jesus Galileako itsasoaz berze aldera, Tiberiakora.
2 Eta jarreikiten zaión jendetze handia, zeren ikhusten baitzituzten hark erién gainean egiten zituen signoak.