Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/381

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


34 Baina nik eztut gizonaganik testimoniajerik rezebitzen, baina gauza hauk erraiten ditut zuek salba zaiteztenzát.

35 Hura zen kandela zaxekana eta argi egiten zuena, eta zuek nahi izan zarete aphur batetakotz alegeratu haren argian.

36 Baina nik Joanesena baino testimoniaje handiagoa dut, ezen niri Aitak konpli ditzadanzat eman drauzkidan obrék, nik egiten ditudan obra berék testifikatzen duté nizaz ezen Aitak igorri ukhan nauela.

37 Eta ni igorri nauen Aitak berak testifikatu du nizaz. Eztuzue haren boza egundano enzun, ez eta haren irudia ikhusi.

38 Eta eztuzue haren hitza zuek baithan egoiten dela, ezen nor hark igorri baitu, hura zuek eztuzue sinhesten.

39 Informa zaitezte dilijentki Skripturetarik, ezen zuek uste duzue hetan bizitze eternala duzuela, eta hek dirade nizaz testifikatzen dutenak.

40 Eta etzarete ethorri nahi enegana, bizitzea duzuenzat.

41 Gloriarik gizonetarik eztut hartzen.

42 Baina ezagutzen zaituztet ezen Jainkoaren amorioa eztuzuela zuek baithan.

43 Ni ethorri naiz neure Aitaren izenean, eta ez nauzue rezebitzen; baldin berze bat ethor badadi bere izenean, hura rezebituren duzue.

44 Nolatan zuek sinhets ahal dezakezue, batak berzeaganik gloria rezebitzen duzuelarik,