duenak, baduela bizitze eternala, eta haina ezta kondemnazionetara ethorriren, baina iragan da heriotik bizitzera.
25 Egiaz egiaz erraiten drauzuet, ezen ethorten dela orena, eta orain dela, noiz hilék enzunen baitute Jainkoaren Semearen boza, eta enzunen dutenak biziko dirade.
26 Ezen nola Aitak baitu bizitze bere baithan, hala eman drauka Semeari ere bere baithan bizitzearen ukhaitea.
27 Eta bothere eman drauka jujemendu ere egiteko, gizonaren Seme den bezenbatean.
28 Eztezazuela mirets haur, ezen ethorriren da orena zeinetan monumentetako guziék enzunen baitute haren boza.
29 Eta ilkhiren dirade ungi egin dukeitenak, bizitzeko resurrekzionera; baina gaizki egin dukeitenak, kondemnazioneko resurrekzionera.
30 Ezin daidit nik neure buruz deus; danzudan bezala jujatzen dut, eta ene jujemendua justo da, ezen ez nabila neure borondatearen ondoan, baina ni igorri nauen Aitaren borondatearen ondoan.
31 Baldin nik testifikatzen badut neure buruaz, ene testimoniajea ezta sinhesteko.
32 Berze bat da testifikatzen duenik nizaz, eta badakit ezen egiazko dela nizaz testifikatzen duen testimoniajea.
33 Zuek igorri ukhan duzue Joanesgana, eta hark testimoniaje eman drauka egiari.