Jesus, eta hura hil nahiz zabiltzan, zeren gauza hauk egin baitzituen Sabathoan.
17 Baina Jesusek ihardets ziezén: Ene Aitak oraindrano obratzen du, eta nik ere obratzen dut.
18 Halakotz bada Juduak hura hil nahiz hagitzago zabiltzan, ez solament zeren Sabathoa hautsi zuen, baina are zeren haren Aita Jainkoa zela erran baitzuen, bere burua Jainkoaren bardin eginez.
19 Ihardets zezan bada Jesusek, eta erran ziezén: Egiaz egiaz erraiten drauzuet, ezin daidi Semeak bere buruz deus, erran nahi da, baldin ikhusi ezpadu Aitá obratzen, ezen zer ere hark egiten baitu, hura Semeak ere halaber egiten du.
20 Ezen Aiták maite du Semea, eta berak egiten dituen gauza guziak erakusten drauzka, eta hauk baino obra handiagoak erakutsiren drauzka hari, zuek mirets dezazuenzát.
21 Ezen nola Aitak resuszitatzen baititu hilak eta bibifikatzen, halaber Semeak ere nahi dituenak bibifikatzen ditu.
22 Ezen Aitak eztu jujatzen nehor, baina jujemendu guzia eman drauka Semeari,
23 guziék Semea ohora dezatenzát, Aita ohoratzen duten bezala; Semea ohoratzen eztuenak, eztu ohoratzen Aita, zeinek igorri baitu hura.
24 Egiaz egiaz erraiten drauzuet, ezen ene hitza enzuten, eta ni igorri nauena sinhesten