Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/376

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


dela egiazki Krist munduaren Salbadorea.

43 Eta bi egunen buruan parti zedin handik, eta joan zedin Galilearát.

44 Ezen Jesusek berak testifika zezan, ezen Profeta batek bere herrian ohorerik eztuela.

45 Bada ethorri izan zenean Galileara, rezebi zezaten Galileanoek, bestan Jerusalemen egin zituen gauza guziak ikhusirik, ezen hek ere ethorri izan ziraden bestara.

46 Ethor zedin bada Jesus berriz Kana Galileako hirira, non egin ukhan baitzuen ura mahatsarno. Eta zen gorte jaun bat, zeinen semea baitzén eri Kapernaumen.

47 Haur, enzunik ezen Jesus ethorri zela Judeatik Galileara, joan zedin harengana, eta othoitz egin ziezon jauts ledin, eta senda liezón bere semea, ezen hiltzera zioan.

48 Erran ziezón orduan Jesusek: Signoak eta mirakuluak ikhus ezpaditzazue, eztezakezue sinhets.

49 Diotsa gorte jaun hark: Jauna, jautsi adi ene semea hil dadin baino lehen.

50 Diotsa Jesusek: Habil, hire semea bizi duk. Eta sinhets zezan gizonak Jesusek erran zeraukan hitza eta joan zedin.

51 Eta ja hura jausten zela bere zerbitzariak bat zekizkion, eta konta ziezoten, zioitela: Hire semea bizi duk.

52 Orduan galdegin ziezén, zer orenez hobeki eriden izan zen, eta erran ziezoten: Atzo zazpi orenetan utzi zian helgaitzak.