Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/377

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


53 Ezagut zezan bada aiták ezen oren hartan zela Jesusek erran zeraukana: Hire semea bizi duk. Eta sinhets zezan berak, eta haren etxe guziak.

54 Bigarren signo haur berriz egin zezan Jesusek ethorri izan zenean Judeatik Galileara.


KAP. V.


2 Ikhuzgarria. 4 Aingeruak ura uherritzen. 5 Paralitikoa sendatu. 16 Krist Jainkoaren Semea Juduék hil nahi. 21 Hilen resuszitatzea eta bibifikatzea. 23 Ohoratzeko Krist Aita bezala. 24 Sinhesten duenak, bizitze eternala du. 25, 29 Bizitzezko resurrekzionea. 30 Kristen eta Aitaren borondatea. 32 Kristek testifikatzen. 35 Joanes kandela bizia. 36 Kristen obrák Kristen testimonio. 39 Skripturak. 41 Gizonen gloriá. 42 Jainkoaren amorioa. 46 Moisesek Kristez skribatu.


1 Gauza hauen ondoan, Juduén besta bat zen, eta igan zedin Jesus Jerusalemera.

2 Eta da Jerusalemen ardi plazán ikhuzgarri bat Hebraikoz Bethesda deitzen denik, borz galeria dituenik.

3 Hetan zetzan eri, itsu, maingu, menbro eihardun mulzo handia, uraren higitzearen begira zeudela.

4 Ezen Aingeru bat jausten zen ordu jakinez ikhuzgarrira, eta ura uherritzen zuen, eta uraren uherritze ondoan lehen hartara jausten zena sendatzen zen, zer ere eritasunek baitzadukan.

5 Eta zen gizon bat han hogei eta hemezortzi urthez erharzunak zadukanik.