Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/375

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


33 Erraiten zuten bada diszipuluék elkharren artean: Nehork ekharri othe drauka jatera?

34 Dioste Jesusek: Ene biandá da egin dezadan ni igorri nauenaren borondatea, eta akaba dezadan haren obrá.

35 Eztuzue zuek erraiten: Oraino laur hilebethe dirade, eta uztá ethorriren da? Huná, erraiten drauzuet: goit itzazue zuen begiak, mira itzazue bazterrak, ezen ja xuritu dirade uztaren biltzeko.

36 Eta uztá biltzen duenak, sari rezebitzen du, eta biltzen du fruktua bizitze eternalerakotzát; ereiten duenak bozkario duenzát, bai eta biltzen duenak ere.

37 Ezen hunetan erran haur egiazko da: Bat da ereiten duena, eta berze bat biltzen duena.

38 Nik igorri zaituztet nekhatu etzaretenaren biltzera; berzeak nekhatu izan dirade, eta zuek haién trabailluan sarthu izan zarete.

39 Eta hiri hartako Samaritanoetarik anhitzek sinhets zezaten hura baithan, emazte testifikatu zuenaren erranagatik, zioela: Egin dudan guzia erran draut.

40 Ethorri ziradenean bada Samaritanoak, othoitz egin ziezoten hekin egon ledin, eta egon zedin han bi egun.

41 Eta anhitzez gehiagok sinhets zezaten beraren hitzagatik.

42 Eta emazteari erraiten zeraukaten: Eztinagu goitirik hire erranagatik sinhesten, ezen geurok enzun dinagu, eta bazeakinagu ezen haur