22 Zuek adoratzen duzue eztakizuena, guk adoratzen dinagu dakiguna, ezen salbamendua Juduetarik dun.
23 Baina ethorten dun orena, eta orain dun, noiz adorazale egiazkoék adoraturen baitute Aita spirituz eta egiaz, ezen Aita ere halako adorazalén galdez diagon.
24 Jainkoa dun Spiritu; eta hura adoratzen dutenék, spirituz eta egiaz adoratu behar diné.
25 Diotsa emazteak: Bazeakiat ezen Mesiasa ethorteko dela, Krist deitzen dena, hark dathorrenean deklaraturen dirauzkiguk gauza guziak.
26 Diotsa Jesusek: Ni naun hura, hirekin minzo naizena.
27 Eta bizkitartean ethor zitezen haren diszipuluak, eta mirets zezaten nola emazte batekin minzo zen; badarik ere nehork etziezón erran: Zeren galdez ago? Edo: Zer minzo aiz horrekin?
28 Utzi zezan bada bere unzia emazteak, eta joan zedin hirira, eta erran ziezén lekhu hartako jendei.
29 Zatozte, ikhusazue gizon bat zeinek erran baitrauzkit egin ditudan gauza guziak; ezta haur Krist?
30 Ilkhi zitezen bada hiritik, eta ethor zitezen harengana.
31 Eta bizkitartean othoitz egiten zeraukaten diszipuluék, zioitela: Majistruá, jan ezak.
32 Baina hark erran ziezén: Nik bianda bat dut jateko, zuek eztakizuenik.