Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/370

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


da, ezen eztu sinhetsi Jainkoaren Seme bakhoitzaren izenean.

19 Haur da bada kondemnazionea, ezen Argia ethorri da mundura, baina onhetsiago dute gizonék ilhunbea ezen ez Argia, zeren haien obrak gaixtoak baitirade.

20 Ezen gaizki ari den guziak, gaitz daritza argiari, eta ezta argira ethorten, haren obrák reprehendi eztitezenzat.

21 Baina bidezki ari dena, ethorten da argira, haren obrák manifesta ditezenzat, zeren Jainkoaren araura eginak baitirade.

22 Gero ethor zedin Jesus bere diszipuluekin Judeako lurrera, eta han egoiten zen hekin, eta batheiatzen ari zen.

23 Eta Joanes ere batheiatzen ari zen Enonen Salimgo aldean, zeren anhitz ur baitzén han, eta ethorten ziraden jendeak eta batheiatzen ziraden.

24 Ezen oraino etzén ezarri izan Joanes presoindegian.

25 Altxa zedin bada kestione bat Joanesen diszipuluetarik Juduekin purifikazioneaz.

26 Eta ethor zitezen Joanesgana, eta erran ziezoten: Majistruá, Jordanaz berze aldean hirekin zena, zeinez hik testifikatu baituk, hará, batheiatzen ari duk, eta guziak ethorten dituk harengana.

27 Ihardets zezan Joanesek eta erran zezan: Ezin gizonak rezebi dezake deus, baldin eman ezpadakio zerutik.

28 Zuek zeurok zaituztet testimonio nola erran dudan: Ez naiz ni Krist, baina igorri izan