Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/371

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


naiz haren aitzinean.

29 Sposa duena sposo da, baina sposo denaren adiskide han dena eta hura enzuten duena, hagitz alegeratzen da sposoaren bozagatik; beraz ene alegranzá konplitu da.

30 Hark behar du handitu, eta nik xipitu.

31 Garaitik ethorri dena, guzien gaineko da; lurretik dena, lurreko da, eta lurreko gauzéz minzo da; zerutik ethorri dena guzién gaineko da.

32 Eta zer ikhusi eta enzun baitu hura testifikatzen du, baina haren testimoniajea nehork eztu rezebitzen.

33 Haren testimoniajea rezebitu duenak zigilatu du ezen Jainkoa egiati dela.

34 Ezen Jainkoak igorri duena Jainkoaren hitzéz minzatzen da, ezen Jainkoak eztrauka neurriz emaiten Spiritua.

35 Aiták maite du Semea, eta gauza guziak eman ditu haren eskura.

36 Sinhesten duenak Semea baithan, badu bizitze eternala; baina Semea obeditzen eztuenak, eztu ikhusiren bizitzea, baina Jainkoaren hirá dago haren gainean.


KAP. IIII.


7 Krist Samaritanari edatera eskez euki. 10 Ur bizia. 22 Salbamendua juduetarik. 23, 24 Adorazione egiazkoa. 26 Jesus da Krist. 32 Haren biandá. 35 Uztá zorhi. 39 Samaritanoetarik anhitzek Krist baithan sinhesten. 42 Haien konfesionea. 45 Kristek Galileanoak rezebitzen. 46 Jaun baten semea sendatu. 54 Jesusen bigarren signoa.