heldu den ez norat joaiten den; hala duk spiritutik jaio den guzia.
9 Ihardets zezan Nikodemok, eta erran ziezón: Nolatan gauza hauk egin ahal daitezke?
10 Ihardets zezan Jesusek, eta erran ziezón: Hi aiz Israeleko doktor, eta gauza hauk eztituk ezagutzen?
11 Egiaz egiaz erraiten drauat, ezen dakigun gauzá erraiten dugula, eta ikhusi dugun gauzáz testifikatzen dugula, baina gure testimoniajea eztuzue rezebitzen.
12 Baldin lurreko gauzák erran badrauzkizuet, eta sinhesten ezpadituzue; nolatan baldin zeruko gauzák erran badietzazuet sinhetsiren duzue?
13 Ezen nehor ezta igan zerura, zerutik jautsi dena baizen, zein baita gizonaren Seme zeruan dena.
14 Eta nola Moisesek altxa baitzezan sugea desertuan, hala altxa dadin behar da gizonaren Semea,
15 hura baithan sinheste duenik batre gal eztadin, baina bizitze eternala duenzát.
16 Ezen hala Jainkoak onhetsi ukhan du mundua, non bere Seme bakhoitza eman ukhan baitu, hura baithan sinhesten duenik gal eztadin, baina bizitze eternala duenzát,
17 ezen eztu igorri Jainkoak bere Semea mundura, mundua kondemna dezanzát, baina mundua harzaz salba dadinzát.
18 Hura baithan sinhesten duenik, ezta kondemnatzen; baina sinhesten eztuena ja kondemnatua