Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/368

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Spirituz sortzea. 13 Zerura nor igan. 14 Sugea desertuan. 15, 16 Bizitze eternala. Jainkoaren amorioa. 17 Salbamendua. 18 Fedea. 19 Kondemnazionea. Argia. Ilhunbea. Obrák. 22 Krist judean batheiatzen ari, 23 Joanes ere. 25 Purifikazionezko kestionea. 33 Jainkoa egiati. 36 Jainkoaren hirá infidelén gainean.


1 Zen bada Fariseuetarik edozein bat Nikodemo deitzen zenik, Juduén arteko prinzipaletarik bat.

2 Haur ethor zedin Jesusgana gauaz, eta erran ziezón: Majistruá, bazeakiagu ezen Jainkoaganik majistru ethorria aizela, ezen nehork ezin egin zitzakek hik egiten dituán signo hauk, Jainkoa harekin ezpada.

3 Ihardets zezan Jesusek eta erran ziezón: Egiaz egiaz erraiten drauat, berriz jaio izanen eztenek, ezin ikhus dezakela Jainkoaren resumá.

4 Erran ziezón Nikodemok: Nolatan gizona jaio ahal daite zahar denean? Ala berriz bere amáren sabelean sar eta jaio ahal daite?

5 Ihardets zezan Jesusek: Egiaz egiaz erraiten drauát, urez eta Spirituz jaio eztena, ezin sar daitela Jainkoaren resumán.

6 Haragitik jaio dena haragi duk, eta Spiritutik jaio dena, spiritu duk.

7 Eztezála mirets zeren erran drauadan: Berriz jaio behar zarete.

8 Haizeak nahi duen lekhura diraunsak, eta haren hotsa enzuten duk, baina eztakik nondik