16 Eta uso-kolunba salzalei erran ziezén: Khen itzazue gauza hauk hemendik, eta eztagizuela ene Aitaren etxeaz merkhatalgoatako etxe.
17 Orduan orhoit zitezen haren diszipuluak ezen skribatua dela: Hire etxeazko zeloak ni jan niauk.
18 Ihardets zezaten bada Juduék eta erran ziezoten: Zer signo erakusten draukuk gauza horiak egin ditzan?
19 Ihardets zezan Jesusek, eta erran ziezén: Desegin ezazue tenple haur, eta hirur egunez dut altxaturen.
20 Erran zezaten bada Juduék: Berrogei eta sei urthez edifikatu izan duk tenple haur, eta eta hik hirur egunez altxaturen duk?
21 Baina hura minzo zen bere gorputzazko tenpleaz.
22 Bada resuszitatu zenean hiletarik, orhoit zitezen haren diszipuluak, nola haur erran ukhan zerauen, eta sinhets zezaten Skripturá, eta Jesusek erran zuen hitza.
23 Eta Jerusalemen zenean Bazko bestán, anhitzek sinhets zezaten haren izenean, ikhusirik hark egiten zituen signoak.
24 Baina Jesus bera etzaien fida, zeren hark ezagutzen baitzituen guziak,
25 eta zeren ezpaitzuen mengoarik nehork testifika lezan gizonaz, ezen berak bazakian zer zen gizonean.
KAP. III.
1 Nikodemo gauaz Kristgana ethorten. 3 Urez eta