ezen behar ziradela konplitu nizaz Moisesen Legean, eta Profetetan, eta Psalmuetan skribaturik dauden gauza guziak.
45 Orduan ireki zezan haién adimendua, Skripturén aditzeko.
46 Eta erran ziezén: Hala da skribatua eta hala behar zen Kristek sufri lezan, eta resuszita ledin hiletarik hereneko egunean,
47 eta predika ledin haren izenean penitenziá eta bekhatuén barkhamendua nazione guzietan, hasirik Jerusalemetik.
48 Eta zuek zarete testimonio gauza hauzaz; eta huná nik igorriren dut neure Aitaren promesa zuen gainera:
49 Baina zuek zaudete Jerusalemeko hirian berthutez garaitik bezti zaitezketeno.
50 Gero eraman zitzan kanporát Betaniarano eta bere eskuak altxaturik, benedika zitzan.
51 Eta gertha zedin hek benedikatzen zituela, aphartaturik hetarik, goiti altxa baitzedin zerurát.
52 Eta hek hura adoraturik itzul zitezen Jerusalemera, bozkario handirekin.
53 Eta ziraden bethi tenplean, laudatzen eta benedikatzen zutela Jainkoa. Amen.