bidean, eta deklaratzen zerauzkigunean Skripturák?
33 Eta jaikirik ordu hartan berean itzul zitezen Jerusalemera, eta eriden zitzaten elkhargana bilduak hamekák, eta hekin ziradenak,
34 erraiten zutela: Resuszitatu da Jauna egiazki, eta agertu izan zaió Simoni.
35 Hek ere konta zitzaten bideko gauzák, eta nola hezaz ezagutu izan zen ogiaren haustean.
36 Eta gauza hauzaz minzo ziradela, presenta zedin Jesus bera haién artean, eta erran ziezén: Bakea dela zuekin.
37 Baina hek trublaturik eta iziturik, uste zutén spiritu bat zakusatela.
38 Orduan erran ziezén: Zergatik trublatu zarete, eta zergatik pensamenduak igaiten dirade zuen bihotzetara?
39 Ikhus itzazue ene eskuak eta ene oinak, ezen hura bera naiz ni; hazta nezazue, eta mira, ezen spirituak haragirik ez hezurrik eztu, nola nik dudala baitakusazue.
40 Eta gauza hauk erran zituenean, erakuts zietzén eskuak eta oinak.
41 Baina oraino hek alegeraz sinhesten etzutela, eta miraz zeudela, erran ziezén: Baduzue hemen deus jatekorik?
42 Orduan hek presenta ziezoten arrain erre zathi bat, eta ezti orraze batetarik.
43 Eta harturik haien aitzinean jan zezan.
44 Eta erran ziezén: Hauk dirade erraiten nerauzkizuen hitzak, oraino zuekin ninzela,