Jesus Kristen Ebanjelio Saindua
S. Joanen Araura
KAP. I.
1 Krist Jainko, 4 Bizitze, 5 eta Argi. 6 Joanesek Kristez testifikatzen. 12 Jainkoaren haurrak zein 17 Graziá, Kristez. 18 Jainkoa nehork ez ikhusi. 20 Nola Joanes ezten Krist. 26, 33 Urezko baptismoa. 29 Jainkoaren Bildotsa. 37 Joanesen diszipuluak Kristi jarreiki. 40 Andriu, 43 Simon Zefas, Pierris. 44 Filipe deithu. 45, 49 Nathanael, eta haren fedea.
1 Hatsean zen Hitza, eta Hitza zen Jainkoa baithan, eta Jainko zen Hitza.
2 Hitz haur zen hatsean Jainkoa baithan.
3 Gauza guziak Hitz harzaz egin izan dirade, eta hura gabe deus ezta egin, egin denik.
4 Hartan zen bizitzea, eta bizitzea zen gizonén Argia.
5 Eta Argi hunek ilhunbean argitzen du, eta ilhunbeak hura eztu konprehenditu.